Potx eta Lotx pailazoek ikuskizun eta diska berria dute

Maialen Regueiro 2019ko api. 29a, 19:52

Potx eta Lotx pailazoek 'Etxean' izeneko ikuskizun eta diska berria aurkeztu dute. Pailazoak abentura berri batean murgildu dira eta oraingoan etxean geldituko dira beraien osabak irten egin behar izan duelako. Diska astelehenean, hilaren 6an, jarriko da salgai eta ikuskizuna berriz, maiatzaren 19an aurkeztuko dute Aretxabaletan. 

Ikuskizunaren sinospia

Hasieran asperdurak jota egongo dira Potx eta Lotx, zer egin jakin gabe, alegia. Baina bisitari desberdinak izango dituzte etxean, elkarrizketatzaile fin bat, bizilaguna eta postaria, besteak beste. Era horretan, pailazoek asperdurari aurre egingo diote. 

Familia mota guztiei zuzendutako ikuskizun hau esketx desberdinez osatuta egongo da eta musika, abentura eta bihurrikeriak ez dira faltako.

Klownaren balioak

Talde honen helburua klownaren balioak transmititzea izanik, ikuskizun honen bidez ume eta helduen artean horiek zabaltzea nahi da. Modu horretan, ikuskizun honek hainbat gai landuko ditu, porrota, sentimenduak eta emozioak, besteak beste. 

Diska

Ikuskizunarekin batera, pailazoek Etxean izeneko diska kaleratu dute eta astelehenean, hilaren 6an, jarriko da salgai Oñatiko Kiku eta Mizke dendetan, hamar eurotan. Aipatzekoa da, diska honetan dauden kantuen letrak Oñatiko Txinparta Bertso Eskolak egin dituela eta musika berriz, Josu Zubiak egin duela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak