Iaz baino dezente turista gehiago aurtengo Aste Santuan Oñatin

Nekane Muñoz 2019ko api. 20a, 16:33

Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, asko dira kanpotik gurera etortzen diren turistak.

Egun hauetan, hainbat bisita gidatu daude antolatuta Oñatin, hala nola, Txokolateixan, Arrikrutzen, Arantzazun eta herrian bertan. Turismo Bulegoak bisita bereziak eskaintzen ditu, Sancti Spiritus unibertsitatea eta San Migel Parrokia ezagutzeko. 13:00ak eta 17:00etan izaten dira,  baina aurrez erreserba egiteko aukera ere badago.

Edurne Urteaga Turismo Bulegoko langilearen esanetan, "jende asko etorri da Oñatiko txoko ezberdinak ezagutzera, batez ere bertakoak eguneko txangoak egiteko. Estatu mailari dagokionez, Kataluniatik eta Madril ingurutik etorri dira.Turista gehiengoa familian edota bikotearekin etortzen da eta horietatik asko lo egiten geratzen dira herriko hotel zein aterpetxeetan. Bestalde, autokarabanen guneak ere arrakasta izan du."

Bost egunetako datuak:

2019

Gipuzkoa Bizkaia Araba Nafarroa Katalunia Estatua Atzerria Guztira
32 29 5   14 48 3-Frantzia eta Alemaniatik 131
10 30 15 3 3 77 4-Frantzia eta Belgikatik 142
30 45 6 12 11 76 3-Erresuma Batua eta Italiatik 183
21 22 14 7 10 15 4-Frantzia eta Salvadortik 93
16 19   15 2 8 6-Errusia eta Frantziatik

66

5 egunetan pasatako bisitariak guztira: 615

10 Bisita gidatuetan parte hartutakoak guztira: 202

2018

Gipuzkoa Bizkaia Araba Nafarroa Katalunia Estatua Atzerria Guztira
33 29 5   12 25   104
35 36 6 10 10 44   141
7 8 5   8 18 2-Frantziatik 48
27 9 25 6 16 32 1-Erresuma Batutik 116
11 9 1 3   9   33

5 egunetan pasatako bisitariak guztira: 442

10 Bisita gidatuetan parte hartutakoak guztira: 194

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak