Protagonismoa gazteei emanda, ehunka lagun Arantzazura

Txomin Madina Milikua 2019ko api. 13a, 16:55

Erramu Domeka guztien bezperan egin bezala, Donostiako Elizbarrutiak deituta Arantzazurako martxa egin dute Gipuzkoako hainbat tokitatik etorritako fededunek.

Oñatitik, Arrasatetik, Seguratik, Zumaiatik, Ordiziatik... Gipuzkoako hainbat herritatik etorritako fededunek hartu dute parte, goizeko tenperatura hotzari aurre eginaz, Donostiako Elizbarrutiak antolatuta eta Jose Ignacio Munilla gotzainaren konpainian Arantzazura egin duten martxan.

Batzuentzat, Pako Ormazabalentzat bezala, urteroko hitzordua da: "Lehen indar gehiago zeukan, bakearen alde eskatzen zen, eta gauzak konpondu direnez....". Beste batzuek, aldiz, gaur egin dute lehen aldiz ibilbidea, esaterako,  EAEko PPrko presidente ohi Arantza Quirogak: " Beti izan dut gogoa, baina umeekin-eta ez zitzaidan ondo etortzen. Aurten, nagusiagoak direnez, Arantxa deitzen nire amari esan nion etortzeko, baietz esan zidan eta hemen gaude, ilusio handiarekin bezala".

Gazteen Munduko Jardunaldietako gurutzearen erreplika

 'ZURE deiari erantzunez bizi'' izan da aurten aukeratu duten leloa, eta gazteak izan dira protagonista, Zumarragako parroko Pedro Laskurainek azaldu bezala:"Gazteei buruz hitz egin den sinodoa egin da aurten Erroman, eta ondorioz Aita Santuak horretaz gutun bat idatzi du bereziki gazteentzat. Arantzazura bidean, horretaz hausnartuko dugu". Gainera, Elizbarrutiko gazteek Gazteen Munduko Jardunaldietako gurutzearen erreplika eroan dute martxaren aurretik. Miren Porta zumaiarra izan da gaur Arantzazura igo den gazteetako bat: "Gazteak animatuko nituzke, erlijioa ez da.-eta zerbait txarra".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak