Eusko Jaurlaritzak lan-harreman berritu baterako dekalogoa aurkeztu du Oñatin

Amaia Zabala 2019ko api. 11a, 18:49

Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurrena ospakizunen barruan atzo eta gaur Oñatin ospatu duten nazioarteko kongresuari ekarpen moduan, Lan eta Justizia sailburu Maria Jesus San Josek Oñatiko Deklarazioa aurkeztu du.

Deklarazio hau, Eusko Jaurlaritzak lan-harreman berritu baterako osatu duen dekalogoa da. Hain zuzen, etorkizunean lan harremanen politikak aplikatzeko erabiliko dituen irizpide dekalogoa.

Oñatiko Deklarazioaren aurkezpenean, sailburuak lan-harremanen eredu kooperatiboago baterantz egiteko eta enpleguaren kalitatea bideratuko duen eredu baten alde egiteko borondatea azaldu du.

Bestalde, nabarmendu du, Eusko Jaurlaritzaren nahia hiru aldeko elkarrizketa soziala oinarri duen lan harreman bat garatzea dela.

Eusko Jaurlaritzako lan eta justizia sailak osatu duen dekalogo hau Suitzan ekainean egingo den Lanaren Nazioarteko Erakundearen mendeurren ospakizun nagusian aurkeztuko da.

Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundean ospatzen ari diren ‘Nahi dugun lanaren etorkizuna: eztabaida globala’ izeneko kongresua atzo inauguratu zuen Iñigo Urkullu lehendakariak eta mundu osotik etorritako enpresa, erakunde eta sindikatuetako ordezkariak hartu dute parte.



 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak