Beratu jaialdiak eman duenarekin pozik azaldu dira antolatzaileak

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko api. 1a, 18:38

Bigarren urtez ospatu dute Beratu jaialdia Oñatin. Asteburuan askotariko eskaintza izan da eta antolatzaileak gustura azaldu dira ekitaldiek izan duten harrerarekin.

Beratu jaialdiko asteburuko eskaintza egubakoitz arratsaldean zabaldu zuten Leire Palacios kazetariak eta Olatz Salvador musikariak, kultura etxean eskaini zuten hitzaldi musikatuarekin.

Gauean, gaztetxean, Ainara Legardon taldearen kontzertua egin zuten. Zapatuan ere eskaintza zabala izan zen eta domekan ere hainbat emanaldi egin zituzten; esaterako, San Martin ermitan Usopop jaialdia izan zen.

Antolatzaileek adierazi dute oso pozik gelditu direla aurtengoak eman duenarekin.

Musikara beste modu batzuetatik gerturatzeko aurten ere bide berriak topatu dituzte eskaintza zabalduz eta agertoki berriak proposatuta, nahiz eta, antolatzaileek ez duten nahi izan ekitaldi bakarra nabarmentzea.                                    
       
Dena dela, aurrera begira ikasten jarraitzeko gogoz ere azaldu dira.           
       
Hori guztia kontuan hartuta talde balorazioa egingo dutela adierazi dute, ekitaldiak aurrerantzean beste modu batean programatzeko edota bestelako ekitaldi mota batzuk sartzeko egitarauan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak