ALBISTEAK

Musikaz betetako egunak Oñatin Beratu jaialdiari esker

Txomin Madina Milikua 2019ko martxoaren 27a

Beratu jaialdiaren bigarren edizioari esker, musika izango da berriz protagonista datozen egunotan Oñatin. Aurtengo berrikuntzetako bat da jaialdia herritar talde batek sortu duen Beratu Musika Kultur Elkarteak antolatuta egingo dutela. Azaldu dutenez, kontzertuei dagokienez "kalitatezko kartela" osatu dute, eta solasaldiak eta tailerrak ere egongo dira. Lehen ekitaldia gaur, asteazkena, izango da: 19:00etan eta kultur etxean, 'Lou. Dantzan jo ta ke, hankak lehertu nahian' dokumentala eskainiko dute.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak