Beñat Rezusta: "Etxetik gertu jokatuko dugu eta hori ere noizean behin gustura hartzen da"

Amaia Txintxurreta Guridi 2019ko ots. 21a, 12:48

Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak, aurkari izango dituzte Elezkano II eta Rezusta bergararra bihar, egubakoitza, Oñatiko Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketan. Eta aurretik, pilota aukeraketa egin dute partidua jokatuko den lekuan bertan.

Beñat Rezusta pilotari bergararra, sentsazio onekin dago biharko partiduari begira. Hauxe azaldu du: “Nahiko ondo nago, azken entrenamenduak egiten. Gure aldetik esan daiteke lan guztiak eginda dauzkagula, behintzat finalaurrekoetako sailkatuta gaude. Baina uste dut modurik onena bertara iristeko ahal den neurrian behintzat ondo jokatzen iristea dela eta horretan saiatuko gara”.

Urrutikoetxeak eta Aretxabaletak, aurkari izango dituzte Elezkano II eta Rezusta bergararra bihar, egubakoitza, Oñatiko Zubikoa kiroldegiko pilotalekuan jokatuko den Eskuz Binakako Txapelketan. Finalaurrekoetara duela hiru jardunaldi sailkatu ziren Elezkano II eta Rezusta, baina azken bi partiduak galdu egin dituzte. Horren aurrean, egubakoitzeko partidua irabaztea edo behintzat bertan ahalik eta ondoen lan egitea du helburu Beñat Rezustak: “Bai, gutxienez irabazi edo ahalik eta sentsazio onenekin bukatzea gura dugu. Nahi barik ere, partiduetan aurretik jokatutako partiduena gogoratzen zara eta finalaurrekoetarako azken partidua maila onean jokatzea ailegatzea uste dut inportantea izango dela. Horretarako entrenatu dugu”.

Pilota aukeraketarekin, gustura

Pozik gelditu da pilota aukeraketarekin: “Ondo, ez da arazorik egon. Espero genuen eurenak baxuagoak, eta gureak gehiago ibiltzen direnak izatea, baina denak ere jokatzekoak dira. Frontoia ere polita da, etxetik gertuan eta noizean behin ere hori gustura hartzen da”.

Oñatin jokatuko den partidua egubakoitzean 22:00etan izango da. Eskuak ere ondo dauzkala gaineratu du Rezustak eta dagoeneko, finalaurrekoetako partiduetara begira ere badagoela aitortu du: “Bai, gogoz. Azkenean orain dela jardunaldi bat edo beste sailkatu ginen, partidu hauek finalaurrekoetarako ere ondo etortzen dira, baina garbi dago nahi barik ere burua pentsatzen ari dela partidu horretan ahal denik eta ondoen ailegatzeko, minik hartu gabe eta ahal denik eta joko onenarekin iristeko”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak