Aurreikusitako eraberritzeak
Biainek adierazi du "LKS izan da proiektuaren diseinuaz arduratu dena eta hurrengo egunetan aurkeztuko da". Egin behar diren lanen artean honakoak daude: batetik, igerilekuak eta gimnasioak handitzea eta bestetik, bulegoak, estalkiak, harrera, aldagelak eta sauna berritzea. Proiektuaren kostea 5.823.954 euro gehi BEZ dira eta Aldundiak 453.920 euro jarriko ditu. Hala, Biainek eskerrak eman dizkio Aldundiari adierazitako elkarlanagatik.