Etxaluze parkea eraberritzeko lanak otsailerako bukatuko dituzte

Mireia Bikuña 2019ko urt. 15a, 15:46

LKS Ingeniaritzak idatzitako proiektua oinarri hartuta dihardu eraberritzea egiten Tolosako Echaide enpresa. Azaro erdialdean hasitako lanak, otsailerako bukatzea aurreikusten dute, 195.868 euroko aurrekontuarekin.

Azaroa erdian hasitako lanetan, bereziki, parkeko zoladura berrituko da, eta oinezkoen guneak eta berdegunean txukunduko dira. 1.700 metro koadro inguruan kolore naturaleko asfaltoa ipini da. Eserlekuak ere egongo dira: bost puntutan hormigoizkoak izango dira, eta beste hainbat lekutan, egurrezko hamahiru ipiniko dituzte. Iturri bat ere ipiniko dute.

Etxaluze parkeko argiteria aldatu egingo da. Hamabost luminaria ipini dituzte. "Akaso, horrek eragin dezake atzerapenen bat lanen amaieran. Luminariak oraindik ez dira heldu, eta zoladura ipini aurretik, argiteria aldatu behar da", esan du Hirigintza zinegotzi Irati Etxeberriak.

'Parke gorrixa' proiektua, bertan behera

Etxaluze parkearen erabateko berrantolaketa egin asmo zuen Udalak. Horren harira, Altube-Negeruela-Otaegi arkitektoek Parke gorrixa delako proiektua egin zuten. Hori gauzatzeko baina, parkearen azpiko garajeetako jabeen parte-hartzea ezinbestekoa zen. Aurrekontuan beraien ekarpena egiteari uko egin zioten, eta Udalak proiektu xumeago baten alde egin du. 

Irisgarritasuna bereziki landuko da, eta Otamendi tabernaren eta Kurtze Baltz elkartearen aurrean, plazatxo bana egokituko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak