Bi hilabete pasa beharko dute etxetik kanpo

Mireia Bikuña 2019ko urt. 7a, 16:16

Hori da peritu teknikoak zehaztu duen denbora, Oñatiko suteak kaltetutakoa baloratu ostean. Egurrezko azpiegitura dago bereziki kaltetuta Maiatzaren 1 plazako eraikinean. Egoera honen aurrean, Udalak, aldi baterako ostatu emate proposamena egingo die kaltetutako bizilagunei.

Zapatuan izandako suteak bereziki kaltetu ditu  etxearen ataria, lehenengo solairura arte eskailera eta lehenengo solairuko eskailera-burua. Egurrezkoak guztiak. Horiek konpontzea izango da lanik astunena. 

Sutea gertatu zenetik, Maiatzaren 1 plazako laugarren atarian bizi ziren hamabi pertsonak –bost heldu eta zazpi adin-txikiko– senideen eta lagunen etxeetan daude bizi izaten. Udalaren asmoa da, familia horiei aldi baterako ostatua ematea. Baimen baten zain daude udal arduradunak, kaltetutakoekin batzartu eta eskaintza egiteko.

Ke handia, baina sugarrik ez

Zapatu goizaldean –03:25ean– piztu zen sua Maiatzaren 1a plazako eraikinetako batean. Aker tabernaren goiko etxean, alegia. Sua ez zen handia izan, baina ke mordoa zegoen.

Suhiltzaileak, Ertzainak eta anbulantziak segituan bertaratu ziren. Hamabi bizilagunak kalera atera, eta segituan artatu zituzten anbulatzian. Horietako bost adin txikikoak. Pertsona bakar batek behar izan zuen oxigenoa, kea arnastu zuelako, baina, zorionez, ez zuten inor ospitalera eraman behar izan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak