Igoera bertikalaren izen-ematea urtarrila bukaeran izango da, data zehatza erabaki gabe badago ere. Aurten antolakuntzan kide berriak sartu dira, eta maiatzaren 3rako egitaraua prestatzen ari dira dagoeneko. Trikipotea burutzea nahi dute eta baita autobus zerbitzu berezia egotea herritarrak Oñatitik Arantzazura igo daitezen. Buetraitzeko sudaderak egiteko asmoa ere badute.