Badira zenbait aste Merkatari aplikazioa martxan dagoela Oñatin. Herriko 50 komertzio inguruk egin dute bat ekimen honekin, eta horietako bik, Bellotza loradendako Aitor Ugartek eta Ogiberri okindegiko eta Kresala arrandegiko ugazaba Betirtze Iñurritegik, egitasmoan parte hartzeko arrazoiak eta ikusten dizkioten onurak azaldu dituzte. Merkatari-ren kudeatzaile Raul Uriartek aplikazioaren funtzionamenduari buruzko azalpenak eman ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.