Igor Zubeldia da Txantxiku Txuriurdinak taldeko aita ponteko berria

Realeko jokalaria den Igor Zubeldia azkoitiarra izango da aurrerantzean Oñatiko Txantxiku Txuriurdinak taldeko aita ponteko berria. Atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Oñatiko gaztelekuan eta taldeko kideak zein jokalaria bera pozik agertu ziren izendapen honekin.