Los Tiki Phantoms Oñatiko gaztelekuan, zeinek esan domeka eguerdia zenik

Julen Iriondo 2018ko urr. 28a, 15:40

Giro ederra jarri du talde kataluniarrak Oñatiko gaztelekuan. Dantzan gazteak, dantzan nagusiak eta dantzan umeak... bai, umeak. Kontzertuek ohikoen dituzten ordutegietatik kanpo, ordutegi horiekin gustuko taldeak ikustera joan ezin duten –edo nekezago– haiengan pentsatuta hasi dira Oñatin domeka eguerdietan programatzen, eta gaurkora hainbat hurreratu da familian.

Eta Los Tiki Phantoms taldekoak denengana iritsi dira, bikain konektatu dute publikoarekin –kopuru politean bertaratu da jendea–, eta euren doinuak eta grazia nahikoa izan dituzte horretarako, abestu ere egin beharrik gabe, musika instrumentala egiten dute-eta, tartean abesti ezagunen bertsioak.

Maskarak aurpegian, kontzertuko azken kanturako karetak banatu dituzte publikoaren artean ere, eta, horrela, denek aurpegiak estalita, eman diote amaiera bariku edo zapatu gauz mozorroturiko domeka eguerdiko kontzertuari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak