Jorge Arevalok Lanbide Heziketaz eta teknologia berriez hitzaldia eman du Oñatin

Amaia Zabala 2018ko urr. 25a, 15:05

Oñatiko Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatuta, Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordeak, Lanbide Heziketaz eta teknologia berriez hitzaldia eman zuen atzo Oñatiko Kultur Etxean.

Lanbide Heziketak 170 titulu inguru eskaintzen ditu egun Euskal Autonia Erkidegoan, Europako anitzenetakoa hain zuzen eta Jorge Arevalok sektore guztietan kalitatezko Lanbide Heziketa izatearen garrantzia azpimarratu zuen.

Atzoko hitzaldia, batez ere, etorkizunean zer ikasi erabaki ezinik dauden nerabeei zuzendua izan zen, baina gazteez gain, helduentzat aholkuak ere izan zituen Arevalok, lan kualifikatuago bat lortu nahi duten edota langabezian daudenentzat lan aukerak gehitzeko argibideak ere eman baitzituen.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak