Aterpetxearen helburua
Egoera argitzeko zain dauden eta nazioarteko edo aberrigabeentzako babesa eskatu duten pertsonei eta familiei ostatua, orientabidea eta desbideratzea eskaintzea da aterpetxe honen helburua. Dena den, Euskadira iritsi berriak diren migratzaileak edo premia bereziko egoerak dituztenak salbuespen gisa hartu ahal izango dira.
Aterpetxean egoteko epea
Hasiera batean, aterpetxeak 100 plaza izango ditu, baina beharra sortuz gero, kopurua handitzeko aukera aztertu beharko litzake. Epeari dagokionez, pertsona batek hiru hilabete igaro ahal izango ditu zentroan, baina irizpide batzuen arabera, epe hori murriztu edo luzatzeko aukera egongo da.
Zentroaren kudeaketa
Zentroaren kudeaketaren zuzendaritzaz CEAR Euskadi eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusia arduratuko dira, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin harremanetan. Horrez gain, zentroaren kudeaketa-proiektua aurrera eramango da, batetik, Oñatiko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta, bestetik, pertsona errefuxiatuei eta migratzaileei laguntzen lanean ari diren herriko erakunde eta plataformekin elkarlanean jardunez.