Lankidetzarako hitzarmena, gizarteratzea eta laneratzea sustatzeko asmoz

Maialen Santos 2018ko uztailaren 27a

Oñatin gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen laneratzea sustatze aldera, hitzarmena sinatu dute Oñatiko Udalak, Ulma Fundazioak eta Bidebarri Enplegu Zentroak.

Hitzarmena

  • Lankidetza programa 2018ko uztailaren 1etik 2019ko ekainaren 30era bitartean gauzatuko da.
  • ULMA TALDEA Koop. Elkarteak enpresan laneratze prozesua amaitzen duten pertsonak ahal den neurrian aldi baterako kontratatzeko konpromisoa hartu du.
  • Oñatiko Udalak gizarteratze eta laneratze prozesutik datozen pertsonak kontratatzeko diru-laguntza programa sortuko du, Oñatiko 50 langile baino gutxiago dituzten enpresei zuzendutakoa.
  • 2018ko deialdian, araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 20.000koak izango dira.
  • Pertsonen kontratazio eskaerak eta ebazpenak Oñatiko Udalak kudeatuko ditu.
  • Ulma Fundazioaren eskuetan egongo da agortu ez den diru kopurua balizko hurrengo deialdi batera bideratzeko erabakia hartzea.
  • Bidebarri Enplegu Zentroa S.L. enpresak pertsona bakoitzaren laneratze ibilbide pertsonalizatua egingo du.
  • Hiru erakundeak, programa honen zabalpena egiteko konpromisoa hartzen dute.

Ulma Fundazioa

Ulma Fundazioko presidentea den Raul Garciak adierazi du kooperatiba bat diren heinean, funtzio sozialei jarraitu nahi dietela; ez bakarrik diru-laguntzak ematea, baizik eta funtzio horietan murgiltzea.

Bidebarri Enplegu Zentroa

Bidebarriko zuzendariak, Jon Igartuak, honakoa adierazi du: “Bidebarri sortu zenetik, 1996tik, jaso dugu Ulma Taldearen laguntza ekonomikoa. Orain laguntza horri forma aldatu diogu lan-kontratu erakoa bilakatuz”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak