Biharkoa etapa laburra, baina menditsua izango da. Oñatiarrak Val Louronen izango dira, txirrindulariak bertatik igaroko direlako. Ostegunean, berriz, ez dute lasterketa ikusiko, hau Pau-n amaitzen delako. Azkenik, egubakoitzekoa izango da oñatiarrek ikusiko duten azken etapa, bada, txirrindulariak ikusi eta Oñatira abiatuko dira. Frantziako egonaldia alaitzeko asmotan gainera, bertsolari zein musikariak eraman dituzte.