Urtero lez, San Juan bezpera ospatu zuten Oñatin. Eguraldia lagun, jende ugarik egin zuen bat hitzorduarekin. Bada, egubakoitzerako, jarria zegoen egur meta herriko plazan; iragarria zegoen San Juan bezpera. Eta aise ospatu zuten oñatiarrek.
Ohi moduan, Oñatz dantza taldekoei zegokien suaren inguruan dantza egitea –hiru dantza egin zituzten, bata bestearen segidan–. Eta horretan geratu barik, Eromeria taldearen erromeriak eman zion bukaera gauari.
Protesta ekimena
Aurtengoan ere, alde batera laga gura dituzten gai zaharrak erretzeko aukera izan zuten herritarrek, sutara botatzekoa. Eta, hori, protestarako aprobetxatu gura izan zuenik ere izan zen: dantzarien saioa hasi aurretik, Espainiako Erregearen hiru irudi bota zituzten zenbait pertsonek sutan zen egur metara.