San Martin plazan egin zituzten Solstizio gauaren bueltako ospakizunak, Xaxauk antolatuta. Eta ez zen hitzordu hutsala izan. Hain zuzen ere, Kartzela Zaharreko Haur eta Gurasoen Asanbladaren ardurapeko ipuin kontaketarekin eman zioten hasiera gauari. Ostean iritsi zen sorginen unea –sorgin dantza egin zuten, herriko txistularien laguntzaz–.
Eta horretan geratu barik, herritarren parte hartzerako ekintzarik ere izan zen: xulalai eta polka dantzatu zituzten –bultzatzaileek neska-mutiko ugari jarri zituzten dantzan–. Hori eginda, ba, herriko musika eskolako zenbait ikaslek izan zuten gauari bukaera ematearen ardura. Besteak beste, Aurrera Altsasu eta Erre zenituzten sorginak kantuak izan ziren entzungai.
Argazkia: Xaxau