Jende ugari batu zen plazan atzo iluntzean, eta eguraldiak lagunduta, "primerako giroa" sortu zen, Oinarin dantza taldeko kide Ion Lizarazuren esanetan. "Jende asko animatu zen dantzak ikustera, eta ondoren suaren bueltan ere herritar ugari egon ziren. Batzuk, gainera, suaren gainetik salto ere egin zuten", adierazi du.