Udako solstizioaren etorrera ospatzeko San Juan sua piztu zuten, atzo, kantxa ondoko zabalgunean. Egurrezko eta kartoizko piloa egiteko lana hartu duten neska-mutikoek piztu zuten, helduen zaintzapean. Urteko gau laburrenean piztutako suak urte osoan zaintzen gaituela sinistuta asko izan ziren gainetik salto egitera ere animatu zirenak.
Guraso elkarteak antolatutako DJ festa eta ogitarteko banaketa egon zen aurretik.
2018 eka 24 Oñati
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.