ALBISTEAK

Oñatik ere badu Euskaraldirako hamaikakoa

Txomin Madina Milikua 2018ko eka. 22a, 22:09

Arratsaldean Foruen plazan egindako ekitaldian aurkeztu dute adinez, lanbidez eta jatorriz anitza den taldea.

Une latzenetetan ere euskarari hauspoa eman ziotenak batzuk. Jaiotzetik euskara modu naturalean jaso eta erabili dutenak beste batzuk. Baita kanpotik etorri arren, euskara ikasi dutenak eta ikasten dabiltzanak ere. Oñatik udazkenean egingo den Euskaraldirako prestatu duen taldea anitza da adinez, jatorriz eta lanbidez, baina denek ere gauza bat dute komunean: azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean iraungo duen Euskaraldian ahobiziak eta belarriprestak izateko gertu egotea, eta ingurukoak ere horretara animatzea. Hauxe da Oñatiko hamaikakoa: Eider Quintas, David Bernaza, Euxebi Osa, Ana Mari Liziaga, Xabier Infante Artza, Markel Irizar, Irati Barrena, Itziar Altuna, Josu Zubia, Nieves Gomez eta Oihana Diaz.

Foruen plazan egindako ekitaldian aurkeztu da hamaikakoa. Kideak, eskuetan Euskaraldia osatzen duten hizki bana zutela, beraien izena entzutean agertu dira herrikideen aurrera hauen txalo artean.  Behin aurzkepena amaitutakoa, argazkia atera dute batera hamaikako kideek eta ekitaldira hurreratu diren herritarrek.

Erlazionatuak

Euskaraldiaren hamaika enbaxadoreak

Eneko Azurmendi 2018 eka 28 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak