Guztira, 500.000 euro bideratu dituzte herritarrek proposatutako proiektuak gauzatzera. 250.000 euro 2019ko aurrekontutik, eta beste horrenbeste, 2020kotik.
Prozesuak lau fase izango ditu eta atzo aurkeztu zituzten, Gaztelekuko kuboan, maiatzaren 7tik 24ra bitartean jasotako proposamen guztiak. Orain lehentasunak markatu beharko dira.
Emaitza horiek lotesleak izango dira eta baldintzen artean dago, besteak beste, gehienez 80.000 eta 120.000tik gorako proposamen batek egin dezakeela aurrera urte bakoitzean.
Adostasun politikoa
Oñatin parte hartzearen kultura bultzatzeko asmoz, EH Bildu eta EAJ eskutik helduta joan dira prozesu honetan hasiera-hasieratik.
Berme taldea eratuta
Era berean, prozesuak egin behar duen bidea egokia izan dadin, hamar herritarrez osatutako Berme-taldea aukeratu dute dagoeneko eta talde horren helburua izango da gardentasuna bermatzea. Politikariek ere jarraipen batzorde bat eratu dute.