Bi urtean behin egiten dute topaketa eta oraingoan ere Euskal Herri osotik etorritako Arantxak elkartu ziren ospakizuna egitera. Gustuko eguna dute. Pozik ziren gehienak santutegi inguruan eguerdian.
Berezia da Arantxen topaketa. 50. hamarkadan sortutako ospakizuna da, baina ez da urtero egin. Etenaldia ere ezagutu du. Bi urtean behin egiten dute orain, maiatzeko lehen domekan. Meza eguerdian, talde argazkia 13:00etan eta jarraian bazkaria eta dantzaldia egin zituzten atzokoan. Aurten Bizkaitik etorriko taldea jendetsua izan dela aipatu dute protagonistek.