'Harmailatik' kronika: Aloñaren txirrindulari taldeen aurkezpena

Goiena telebista 2018ko ots. 20a, 14:44

2018ko errepideko denboraldia aurkeztu du Aloña Mendiko txirrindularitza sailak. 24 ziklista izango dira, eta aurre-benjaminen taldea osatuko da lehenengoz. Horrez gain, Oñatiko beste bi neska eta lau mutil kanpoko taldeetan arituko dira. Denboraldi honetan bost lasterketa antolatuko ditu txirrindularitza sailak.

Aurten, lehenengoz, aurre-benjaminen taldea osatuko du Aloña Mendiko txirrindularitza sailak. Honakoak ariko dira kategoria honetan: Manex Erle, Peru Guenetxea, Alan Hernandez, Liher Legorburu eta Jon Zelaia.

Kimuetako ordezkariak Alex Beristain eta Jon Sanchez izango dira eta infantiletakoak, Aritz Arregi, Beñat Buquete, Xabat Kastaños, Aimar Madina eta Markel Zubia. Hiru talde horien zuzendariak Ruper Arkauz eta Juan Carlos Buquete izango dira eta babeslea, berriz, Bizipoz Kafe.

Kadete mailan, Aitor Altube Unax Arregi, Danel Casai, Unai Cueva, Aimar Erostarbe eta Aritz Torres ariko dira. Zuzendariak Julen Arkauz eta Mikel Fernandez izango dira.

Junior mailan, azkenik, Ander Blazquez, Iosu Gartzia, Gaizka Maiztegi, Julen Otero, Egoitz Perez eta Aritz Plazaola ariko dira eta zuzendariak Iñaki Mugarza, Aitor Umerez eta Kepa Umerez izango dira. Azken bien babeslea Ulma izango da.

Beste taldeetan

Bestalde, afizionatu mailan, Julen Umerez eta Xabi Murgiondo Ampon ariko dira, eta Ekaitz Txintxurreta eta Ander Gartzia Debabarrenan.

Garazi Erostarbe eta Sara Arregi Gipuzkoa Ogi Berri taldean ariko dira. Erostarbek bigarren urtea izango du gazte mailan, eta Arregi kadete mailan ariko da.

Etxeko lasterketak

Aloña Mendiko txirrindularitza sailak antolatutako lasterketei dagokienez, bost izango dira. Lehena, martxoaren 17an, eskolartekoa. Ekainaren 10ean, Olakuako Proba izango da. Junior mailan bi lasterketa izango dira Oñatin. Batetik, uztailaren 21ean Arantzazuko Proba, Mendi Kriteriuma. Bestetik, irailaren 8an, San Migel Proba, Udazken Kriteriuma. Azkenik, afizionatu mailako Oñati Saria irailaren 22an egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak