Oñatiko herrigunea zuri-zuri esnatu da

Amaia Txintxurreta Guridi 2018ko ots. 8a, 17:19

Debagoieneko herrietan 125 lagun inguru jardun dira gaur elurra kentzeko lanetan. Oñatin, esaterako, bederatzi langile ibili dira, eta horiek kale garbitzaileen laguntza ere jaso dute kaleetan herritarrak lasaitasunez ibili ahal izateko.

Oñati zuri-zuri esnatu da gaur. Herritar ugarik gustura hartu dute elurra herrian eta gaztetxoek elur pilotak egin eta jolasean ibiltzeko ere aprobetxatu dute.

Bestalde, errepidean ibiltzeko arazo batzuk sortu ditu elurrak gaur; adibidez, goizaldean Udanan zenbait zailtasun izan dira eta une batzuetan autoek kateak ere behar izan dituzte mendatea igotzeko edo jaisteko.

Biharko iragarpena

Eguraldi iragarpenak dio bihar goizean elur-kota 500-600 metrora egongo dela; erdiko orduetan 800-1.000 metrora igoko dela eta egunaren bigarren partean berriro jaitsiko dela 200-400 metrora. Izotzagatik ere abisu horia izango da bihar.

Erlazionatuak

Elurra etxeko ateraino Oñatin

Itziar Larrañaga Sarasola 2018 ots 08 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak