Oñatiko Hor Konpon taldea 21 urteren ostean agertokietara itzuli da. Euskal rock erradikala puri-purian zegoela, 1987an, sortu zuten. Eta 21 urteko geldialdiaren ostean, Oñatiko Gaztelekuan kontzertua eskaini zuten abenduaren 16an. Hurrengo geltokia Tolosako Bonberenean egingo dute, urtarrilaren 20an eskainiko dutelako kontzertua bertan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.