Infernu Ostatuan leku hartu dute trikitilariek eta aretoa lepo bete duten entzuleek. Trikitilari talde bakoitzak hiru pieza jotzeko tartea izan dute. Nork bere errepertorioa aukeratu du. Batzuk kantuan egin dute. Beste batzuk, trikitia eta panderoa astindu dituzte. "Oso gustura gaude. Emanaldia oso ona izan da. Aberatsa. Errepertorio zabalarekin. Hori zen helburua. Trikitiaren bueltan, ahalik eta jaialdi aberatsena izatea", esan du Lizargarte Elkarteko kide Agurtzane Mujikak.
2018an hamar urte beteko ditu trikiti jaialdiak. Antolatzaileak gorriz markatu dute urtemuga. "Behar den moduan ospatuko ditugu hamar urteak. Hasi gara buruari bueltak ematen. Ea zer ateratzen den", esan dute.