Bera Berak irabazi du Kilometroen aldeko eskubaloi partidua: 30-24

Mireia Bikuña 2017ko abu. 25a, 10:31

Ohorezko mailan diharduen Aula Valladolid taldea hartu du mendean Montse Pucheren taldeak, Oñatiko Zubikoan jokatutako partiduan. Harmailetan eskubaloi zale asko batu da.

Super Amara Bera Berak eta Aula Valladolidek buru-belarri dihardute irailaren 9an hasiko duten liga prestatzen, eta, horren lekuko izan dira Zubikoan batu diren zaleak. Kiroldegiko bero itogarriari aurre eginez, ikuskizun polita eskaini dute bi taldeek. Lehen zatia oso parekatua izan da. Atsedenean, donostiarrak ziren nagusi, 15-14.

Bigarrenean martxa bat gehiago ipini dio Bera Berak partiduari, eta, bere jokalarien maila aprobetxatuz, abantaila hartu du markagailuan, partidua irabazi arte.

Kilometroen alde

Irailaren 24an egingo dute ikastolen aldeko festa erraldoia Oñatin. Egun horren presentzia handia izan du. Bi taldeetako jokalariek Lekaixoka! zapiak jantzia irten dira kantxara. Gainera, jokalariek eta epaileek talde argazkia egin dute Kilometroetako pankartekin.

 

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak