goiena.eus

Furgoneta batek su hartu du Oñatin

  Gizartea  Oñati GAURKOAK

Atzo, domeka, 12:30ean herritar batek Oñatiko Udaltzaingora deitu zuen Kalegoienan furgoneta bat sutan zegoela jakinarazteko. Abisua jaso eta berehala udaltzainak bertaratu egin ziren, eta su itzalgailuarekin ibilgailuaren muturretik zetorren sua itzaltzen ahalegindu ziren, arrakasta barik. Hortaz, Zubillagako parkeko suhiltzaileak bertaratu behar izan ziren, eta haiek arduratu ziren sua itzaltzeaz.

Ez zen zauriturik izan, eta furgoneta urdinaren aurrealdean beste ibilgailu batzuk aparkatuta zeuden arren, sua ez zen haiengana iritsi. Argitzeke daude furgonetak su hartu izanaren arrazoiak.

Suhiltzaileek sutea itzali ostean, arratsaldeko ordu biak ingurura arte trafikoari itxita mantendu zuten Kalegoiena. Gaur, berriz, garbiketa lanak egin dituzte sutea izandako gunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa