Aurtengoa Garagardo Azoka ere, jendetsua

Atzo itxi zuten Oñatin, lau egunez zabalik egon den Garagardo Azoka. Aurtengoa hamaikagarrena izan da eta jende mordoa eta giro aparta izan da karpan lau egunetan zehar.

Eguenean zabaldu bazen ere, asteburuan jaso ditu azokak bisitari gehien. Familiak, kuadrillan…. Gutxi izan dira azoka bisitatu ez duten oñatiarrak.

Aurreko urteetan moduan, Garagardo mota desberdinak probatzeko aukera izan da plazako karpan eta jatekorik ere ez da falta izan. Txerri-ukondoa, saltxitxak edo oilaskoa, guztiak ere, Aloña Mendi Kirol Elkarteko sail desberdinetako kideek mimo handiz prestatuak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.