Opor egunak bukatu aurretik itzuli dira hainbat ikasle gaur eguerdian Txantxiku Ikastolara. Eta ez ikasteko gogoz zeudelako, baizik eta bertan grabatu dutelako Kilometroak 2017ko abestiaren bideoklipa izango denaren zati bat. Kepa Aranburu eta Bernat Alberdi dira bideokliparen zuzendariak eta datorren egubakoitzean egingo den aurkezpen jaialdian estreinatuko dute bai abestia eta baita bideoklipa ere.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.