Oñatiko Foruen plazan izan da zuhaitz azoka, eta landatzeko zein apaintzeko landare asko egon dira salgai. Zenbait mintegiko salmenta puntuak izan dira; besteak beste, Tafallatik, Zaldibartik eta Usurbildik etorritakoak. Eta horiek produktu asko eskaini dituzte: zuhaitzak, fruta-arbolak, landareak, eta abar. Saltzaileen arabera, azokak erantzun ona izan du eta jende dezente gerturatu da bertara.