OSOKO BILKURA

Oñatiko Udaleko osoko bilkura, 2017-02-23

Oihana Elorza Gorostiza 2017ko otsailaren 23a

24 puntuko gai zerrenda zuten udal ordezkariek eta puntu guztiak onartu dira. Tartean, hezkuntza eta kirol sailetako diru laguntzak herriko ikastetxe, guraso elkarte eta kirol taldeendako. EH Bilduk eta EAJk elkarrekin adostutako bi mozio ere onartu ditu udalbatzak: batak, martxoaren 8ari begira, berdintasuna eskatzen zuen, bigarrenak, Piccasoren ‘Guernica’ koadroa Gernikara ekartzea.

Horrez gain, Eta Espainiako Gobernuko ordezkariak Oñatiko udalaren kontra jarritako sententziaren harira, Oñatiko udaletxeko balkoian jarrita egon den ‘Euskal presoak Euskal Herrira’ dioen banderola kentzea erabaki du aho batez udalbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak