XX. ikastaro honen amaiera izango dela kontuan izanik, ekitaldian eskolako ibilbidearen balantzea egingo dute. Era berean, eskolatik pasa diren ikasleen profil, laneratze tasa eta sektoreari egindako ekarpenak ere aztertuko dira. Honez gain, omenaldi txiki bat ere egingo zaie bai Aralarko Artzaineki bai Eduardo Urarte (Slow Food), artzaintzaren munduan egindako ekarpenagatik. Ekitaldian, ikasleez gain, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arratza eta Elikadura Politikako Sailburuordea, eta Ikerne Zuluaga, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaria egongo dira.