Aloña Mendiko txirrindulari sailak taldeak aurkeztu ditu

Xabi Urzelai 2017ko ots. 8a, 07:30

Zapatuan aurkeztu zuen Aloña Mendi taldeak 2017an izango dituzten talde eta ziklistak. Horrekin batera, Oñatin antolatuko dituzten lasterketen berri ere eman zuten.

Eguraldiak errespetatuta, Aloña Mendikoek arazo barik aurkeztu ahal izan zituzten zapatuan errepidean izango dituzten taldeak, Etxeaundi jatetxearen kanpoaldean egindako ekitaldian. Guztira 24 txirrindulari izango dira, hainbat kategoriatan banatuta. Eta, aurkezpenean Ruper Arkauzek itxura serioa hartu zien taldeetako kideei.

Seriotasun hori errepidera eraman beharko dute gero, eta lasterketa asko izango dituzte horretarako. Alebin mailan bost txirrindulari izango dituzte, infantil mailan zortzi, kadete mailan sei, eta gazte mailan bost. Garbi izanda, Aloña Mendikoen helburu nagusia formakuntza dela.

Etxean antolatuko dituzten lasterketak ere aurreratu zituzten. Bost izango dira guztira. Martxoaren 18an maila eskolarreko lasterketa izango da, ekainaren 11n Olakua Proba –kadeteak–, uztailaren 22an Arantzazuko Igoera –gazte mailakoak–, irailaren 2an San Migel proba –gazteak– eta irailaren 16an amateur mailako Oñati saria

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak