Eguberrietako gehiegikeriak konpentsatzeko garaia da urte hasiera, eta fruta eta barazkiak gehiago erosten ditugu herritarrok. Horren harira, aste hauetan egindako hotzek, hainbat barazkiren uzta hondatzea ekarri du.
Hala ere, aste honetan, barazkien prezioak jaitsi diren arren, pasa den astean asko igo ziren, izozteek eraginda, uztak kaltetuak izan direlako. "Pasa den astean prezio igoera handia izan zen, baina aste honetan jaitsi da. Kalabazinak esaterako, ia bost eurotan zeuden eta orain 2,50 eurotara daude…" adierazi du Marcial Allende saltzaileak.
Letxugak eta eskarolak garestien
Almeriatik datozen produktuak direla prezioz igo direnak adierazi du beste saltzaile batek, eta aste honetan letxugak eta eskarolak izan dira prezioz igo diren barazkiak.Sustrai fruta dendako Alberto Vesga saltzaileak hala azaldu du: "Almeriatik datozen berenjenak, kalabazinak… igo ziren aurreko astean, orain prezio normalagoan daude. Nafarroa eta Errioxatik datozen letxuga, eskarolak… ego dira aste honetan, baina orokorrean prezioak normalizatu dira".