Bi proiektu aurkeztu dituzte BiziPoz programako parte-hartzaileek

Amaia Txintxurreta Guridi 2017ko ots. 1a, 13:14

Amaiera eman diote BiziPoz programaren bigarren aldiari. Oraingoan adimen emozionala eta osasun gaiak landu dituzte tailerretan, eta gero, parte-hartzaileek taldetan banatuta bi proiektu eraman dituzte aurrera: denboraren bankua eta elkarri entzuteko proiektua.

55 urtetik gorako pertsonendako programa da BiziPoz eta atzo arratsaldean egin zuten aurrera eraman duten bigarren aldiaren amaierako aurkezpen ekitaldia. Iazko azaroan hasita, hainbat tailer aktibo izan dituzte alde batetik, eta bestetik, proiektu sozial bat aurrera eraman dute parte-hartzaileek taldeka.

Tailerrei dagokienez, adimen emozionala eta osasunari buruzkoak izan dituzte. Eta programaren bigarren zatian parte hartu duten hamar pertsonek bi proiektu garatu dituzte, bi taldetan banatuta.

Proiektuak

Aurrera eraman duten proiektu batean, denboraren bankua sustatu nahi izan dute Oñatin. Bertan aztertu dute bakoitzak daukan denbora nola trukatu dezaketen beste pertsona batzuekin edota zein onura ekar ditzakeen herri batean horrelako iniziatiba bat aurrera eramateak. Horretarako, beste herri batzuetako denboraren bankuen funtzionamendua aztertu dute, esaterako.

Bestean, elkarri entzuteko tailerraren proiektua eraman dute aurrera. "Mundu globalizatu honetan berba asko egiten dugu, baina ez gara elkar ulertzen", azaldu du Mari Paz Letamendi parte-hartzaileak. Eta pertsonen arteko komunikazioa hobetu nahian, bata besteari entzuten ikasteko proiektua garatu dute. Gainera, proiektuarekin aurrera jarraituko dute eta tailerrak antolatu dituzte interesa duten edozein herritarrendako. Otsailaren 18an, zapatua, 18:00-20:00etara doan Eltzian egingo dute lehenengo saiora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak