Oñatiarrok ere salatzen dugu ekitaldia antolatu zuen zapatuan Sare plataformak urtarrilaren 14an Bilbon egingo den manifestaziora begira, "gizartea aktibatzeko". Gaztelekua herritarrez bete da ekitaldi jendetsuan: "Helburua da ekitaldi parte-hartzaile izatea. Horregatik bideo bidez erakutsi ditugu Salatzen dut ekimenera batu diren askotariko oñatiarrak, Irazan antzerki gunekoen ikus-entzunezko bat eta bertso musikatu batzuk, besteak beste". Amaieran, argazki erraldoia atera zuten San Migel elizaren atarian.