18 milioi pasako aurrekontua izango du Oñatik 2017rako

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko abe. 23a, 12:11

Aurtegoa baino %7,53 txikiagoa izango da 2017koa. Udal Gobernua osatzen duten EH Bilduko zinegotzien aldeko botoekin onartu zuen atzo udalbatzak. Oposizioak, alderdi jeltzaleak, kontra bozkatu zuen, “egindako proposamenetatik oso gutxi onartu” dizkietelako, besteak beste.

Oñatik 2017rako izango duen aurrekontua onartu zuen atzo hango udalbatzak hiru ordu iraun zuen osoko bilkuran. Udal Gobernuan dagoen EH Bildu taldeak 18 milioi pasako (18.386.811 euro) aurrekontua aurkeztu zuen eta zinegotzi bakoitzak atalez atal azaldu zuten sail bakoitzean egin asmo dituzten proiektuen berri emanez. EAJ alderdiak ere horrela erantzun zuen, atalez atal, euren proposamenak zeintzuk izan diren azalduaz. Luze eztabaidatu ondoren, EH Bilduren aldeko eta EAJren kontrako botoekin onartu zen.

Aurtengoa baino %7,53 txikiagoa izango da Oñatik 2017an izango duen aurrekontua. Ezaugarrien artean, inbertsioan jaisiera aipatu behar da. %30,40ko jaitsiera izango du.

Gastu arruntean aldaketa batzuk egongo dira kale garbiketaren birmunizipalizatzearen ondorioz. Gizarte zerbitzuen atalean, berriz, gastu sozialean, orokorra %2,46 igoko da.

Eta Oñatin datorren urtean egingo diren egitasmoen artean daude: Olaran Paisaia proiektuaren barruan Eltzia parean egingo den aisialdi parkea, Olakua, Etxaluze eta Zubillaga auzoak eraberritzea, Oñatiko herri eragileen datu gida egitea, sormena eta ekintzailetasuna bultzatzeko gunea egitea eta herri curriculma indartzea.

Jeltzaleak haserretu egin ziren euren proposamenak “gutxi landutakoak” zirela adierazi zietelako EH Bilduko ordezkariek. 37 proposamen egin zituztela adierazi zuen Lourdes Idoiaga jeltzaleen bozeramaileak eta horietatik “gutxi batzuk baino” ez zirela izan onartuak.

2017ko aurrekontuetan igerilekurako edo kiroldegirako inbertsiorik ez dela jasotzen ikustea ere izan da kontra egoteko beste arrazoi bat jeltzaleendako, eta baita 2016ko ejekuzioa baxua izan dela. Hori esatea baina, goizegi dela esan du alkateak.

Datorren urteko aurrekontuaz gain, poliomelitisagatik kaltetuendako sostengu mozioa onartu zuen udalbatzak aho batez.

Herritar guztiei Gabonak ondo pasatzeko eta Urte Berri Ona opatuz amaitu zen atzoko osoko bilkura

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak