Tunel hori, Oñatiko puntu beltz gisa identifikatua dagoela argitu zuten eta herriko gizonezkoek moduan, edozein ordutan tunel horretatik lasai igarotzeko eskubidea dutela emakumeek ere gaineratu zuten."Ez da lehen aldia izan Oñatiko Sare feministaren adierazpenak erasotuak izan direnak. Gogoratu, indarkeria matxista salatzeko herrian dauden bi paneletan 'matxista' hitza ezabatua izan dela. Baita sare feministaren aurka azaldu diren pintaketak ere, beste eraso askoren artean", salatu zuten.
Kontzientziatzen jarraitu behar
"Mota honetako erasoek agerian uzten dute aurretik dugun lana eta bide horretan herritarrek duten konpromisoa. Izan dadila gertakari hau gure haur, gazte eta helduak kontzientziatzeko. Egunero azaroak 25 delako segi dezagun lanean".