Erakunde ezberdinen arteko koordinazio protokoloa jarriko du martxan berdintasun sailak

Oihana Elorza Gorostiza 2016ko aza. 25a, 11:45

Genero indarkeriari begira erakunde ezberdinak koordinatzeko protokoloa jarriko dute martxan Oñatin datorren urtean. Horixe adostu zuen atzo, aho batez, hango udalbatzak. Harrobia eta Altsasuko gertaerak ere hizpide izan zituzten udal ordezkariek.

Asfaltatu gabe dauden landa bideetan hormigoia botatzea diruz lagunduko du Oñatiko Udalak; atzo egindako osoko bilkuran onartu zuen diru laguntza Oñatiko udalbatzak.

Onartutako beste puntuen artean, egutegiari begiratutako bi: batetik, udalbatzak bat egin zuen, aho batez, bihar Altsasun egingo den manifestazioarekin, eta parte hartzeko gonbidapen luzatu zien herritarrei. Altsasuko gertakarien aurrean hango udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri hartuta adostu dute alderdi bietako ordezkariek akordio hau.

Gaur azaroak 25 da eta udalak ere Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin. Adierazpen instituzionala irakurri zuen Leire Zumalde berdintasun zinegotziak. Gogoratu zuen egunerokotasunean indarkeriaren kasu asko gertatzen direla eta Udalak baduela biolentzia matxista jasandako emakumeendako arreta protokoloa. Hurrengo urtean erakundeen arteko koordinazioaren protokoloa landuko dute.

 

Harrobia handitzearen aurkako akordio bat adostea proposatu zuen atzoko osoko bilkuran Udal Gobernuak, udalbatza osoaren babesa izanda iritziak pisu handiagoa hartuko duelakoan Jaurlaritzan. Hala, EH Bilduk prestatutako adierazpenean eskatzen zaio Jaurlaritzari lehenetsi ditzala Arantzazuko Natur ingurunearen babeserako irizpideak bestelako irizpide edo interesen gainetik. EAJk baina horrekin ados ez zegoela esan zuen, horrekin aurreikusten delako Jaurlaritzaren interesa ez dela ingurugiroa babestea, eta aurka bozkatu zuten jeltzaleek.

Amaieran, Mikel Biain alkateak Regino Biain ekarri zuen gogora eta udalbatza guztiaren izenean eskerrak eman zizkion egindako lan guztiagatik, batez ere San Martin nagusien egoitzan. Familiari doluminak helarazi zizkion guztien izenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak