Urtean zehar ere mota askotako aktibitatea antolatzen dira egoitzan. Hala ere, aste hau "berezia" da, Guridiren esanetan, ohikoak ez diren ekintzak antolatzen direlako eta zenbait opari ere egoten dira. "Oso ondo pasatzen dute, baina nekatu ere egiten dira", gaineratu du gizarte langileak.
Bolo Txapelketa da ekintza horietako bat. "Oro har, ekintza guztietan disfrutatzen dute, baina boloetan bereziki", adierazi du Guridik. Txapelketa amaitu ostean, gaztaina erreak jan dituzte.
Egubakoitzera arte, oraindik, beste zenbait ekintza dituzte aurretik San Martinen: abesbatza, dantzak, bingo berezia eta abar.