Gobernantza kontuetarako erabiliko den irudia izango dela nabarmendu du Mikel Biain alkateak.
Logo berriarekin irudikatu nahi duten aro berriaren ezaugarriak gardentasuna, gertutasuna eta efizientzia izango dira. Horiek lantzen hasteko hainbat ekintza prestatu dituzte datozen aste eta hilabetetarako.
Horrez gain, gardentasunarekin lotutako Gipuzkoa irekia atarian sartzeko lotura jarriko dute webgunean, eta 2017an tramite eta espedienteak paperetik formatu elektronikora pasatzeko prozesuan aurrerapausoak iragarri dituzte.