Irisgarritasuna hobetzeko lanak egingo dituzte Oñatiko musika eskolan

Imanol Beloki Unamuno 2016ko aza. 8a, 18:00

Oñatiko Jose de Aspiazu musika eskolan egokitzapen-obrak egingo dituzte. Orain arte egin dira hainbat lan, baina irisgarritasuna hobetze aldera: arrapalak jarriko dira eskolako sarrera nagusian eta modulu baten sarreran, komunetan ere lanak egingo dira –bi komun bateratuz– gurpildun aulkiak pasa daitezen… besteak beste.

Oñatiko Jose de Aspiazu musika eskolan irisgarritasuna hobetzeko obrak laster hasiko dira. Orain arte, argiteria, aparkalekua egokitzea… bezalako lanak egin dira, eta orain beste hainbat lan egingo dituzte.

"Zerbitzuetan: zakarrontziak jarriko dira kanpoan. Barrura begira, irisgarria egiteko arrapala bat jarriko da sarrera nagusian eta baita modulu batera sartzeko. Komunak, berriz, batu egingo dira gurpildun aulkiak sartzeko…" adierazi du Irati Etxeberria Oñatiko hirigintza zinegotziak.

Urtea bukatu aurretik egingo dira lanak, baina oraindik ez dakite noiz hasiko diren. Hala ere, lanak hasi eta bukatzeko hamabost egun inguru beharko dituztela adierazi dute.

Eskaintza handitzen

Musika eskolako eskaintza geroz eta handiagoa da eta ikasle kopurua ere handitzen ari direla adierazi du Aitor Madina musika eskolako zuzendariak. Bestalde, musika eskolaraino dagoen aldapak ere ez duela asko laguntzen adierazi du, eta irtenbide bat aurkitu arte, egokitzapen-lan hauek egingo dituztela.

Irtenbide bila

Bestalde, Nerea Zubia kultura zinegotziak azaldu du musika eskolaren etorkizunari irtenbide bat emango diotela, esanez legealdi honetan erabakiren bat hartuko dutela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak