Arantzazuko harrobia 60ko hamarkadatik dago martxan eta hori kudeatzen duen enpresak handitzea lortuko balu, egun duen zabalera bikoiztuko luke. Handitzeak ekarriko lituzkeen kalteak biltzen duen txostena bidali du Udalak Eusko Jaurlaritzara. Orain, herritarrek, elkarteek eta eragileek dute alegazioak aurkezteko epea.
Mozioak
Handitzearen kontra bi mozioa aurkeztu ditu EH Bilduk urtebetean. Gainera, 2015eko martxotik hainbat txosten bidali ditu Jaurlaritzara alegazioekin. Azkenak, aurtengo irailean. Aridos Aloñak egindako inpaktu txostenaren gaineko alegazioekin. Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin batzartzeko zain daude orain.
EAJ-PNV-ren oharra
Azken egunotan "Arantzazuko harrobiaren handitzearen inguruan EAJ-PNVk duen iritzia manipulatu dela salatu" du EAJ-PNVren Oñatiko taldeak. Horren aurrean, taldeak garbi utzi gura izan du, ez daudela ados Arantzazuko harrobiaren handitze proiektuarekin eta gainera, Udaletik aurkeztu diren alegazioekin bat egiten dutela.
Era berean, udal gobernuarekin "kritikoak" izan direla berresten du oharrean. Harrobiaren handitzearen inguruan sortu den zalaparta bideratzeko" mozioak aurkeztea ez" dela nahikoa diote, eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin zuzenean eta etengabe landu eta kudeatu beharreko gai bat dela berretsi dute.