Oñatiko jaiak 2016

Jaien balorazio positiboa egin du Oñatiko Udalak

Oihana Elortza 2016ko urr. 5a, 15:45

Aurreko urteetan baino jende gutxiago ibili bada, ibili den jendeak jaietan parte hartu duela eta berrikuntzekin ere asmatu duela ikusi du Oñatiko Udalak, eta jaien balorazio positiboa egin du.

Oñatiko jaiak segidan izan dira aurten eta jaien egitarauan aldaketa batzuk ekarri zituen horrek. Behin jaiak pasata, balorazio positiboa egin du udaleko kultura zinegotziak:

Doctor Deseoren kontzertua izan da aurtengo apustuetako bat eta asmatu zutela ondorioztatu dute kultura ordezkariek, zaparrada batzuk egin arren, jende asko egon zelako kontzertuan. Herri Eguneko bazkari herrikoian umeen menuak harrera ona izan zuen eta inoiz baino familia gehiagok bazkaldu zuten zapatuan Zubikoa kiroldegian. Gaztetxoendako antolatutako jolasak eta nobedadeek ere erantzun ona izan dute:

Udaltzaingoak esandakoaren arabera, segurtasunaren aldetik ez da arazorik izan Oñatiko jaietan eta sexu eraso salaketarik ez da jaso. Hala ere, egon da zer salatua:

Urrian hasiko da ikasturtea Oñatin eta kultura saila hasita dago urtea bukatu bitarteko ekitaldiak antolatzen, tartean: laburmetraien rallya, azaroko musika kontzertuak eta Gabonetako egitaraua.

Herriko jaietako azken ekitaldia baina, egubakoitzean egingo da: bertso saioa Zubikoa kiroldegian, 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak