"Euskal dantzak gure kulturaren parte dira eta horiek mantentzea oso garrantzitsua da", esan du eguerdian Oñatz dantza taldeko umeen arduradun Arkaitz Bengoak. Kanpotik etorritako 350 dantzari izan dira Oñatin eta herriko beste 300 dantzarik ere parte hartu dute Haurren Egunean.
Arratsaldeko alardea ere Zubikoa kiroldegian egin dute, eguraldiagatik.
Oñatikoa, Zarauzkoaren ostean, udazkenean egiten den bigarren Haurren Eguna izaten da, gehientsuenak udaberri aldera egiten baitira.