Zinema denboraldia hasiko da Oñatin

Oihana Elortza 2016ko ira. 15a, 15:32

Udako oporrak pasata, zinema denboraldiak ikasturte berria hasiko du asteburuan Oñatin. Gernika pelikula izango da denboraldiko lehena. 12.000 herritar baino gehiago joaten da zinemara urtean.

Azken urteetako datuek diote 12.400 lagun inguru joaten direla urtero zinemara Oñatin. Datu esanguratsua eta ona da hori Oñatiko kultura saileko ordezkariendako. Ikusle gehienak astelehenetako eta domeka gauetako saioetara joaten dira.

Egutegi eta ordutegi finkoa du zinemak Oñatin, eta horrek badu bere garrantzia jendea zinemara joateko. Asko astero joaten baitira, ohitura dute. Bestalde, beti saiatzen dira filma berriak ahalik eta azkarren ekartzen; sarri Gasteizen eta Oñatin egun berean estreinatu dira pelikulak.

Filmak aukeratzean ere oñatiarrek irizpide jakinak dituztela aipatu dute udal ordezkariek eta herri askotan arrakasta izan ohi duten filmak Oñatin ez dituzte horrenbeste ikusle erakarri. Joan den urtean izandako film ikusienak, adibidez, Ocho apellidos catalanes eta Amama izan ziren.

Gernika filmarekin hasiko da helduen zinema denboraldia asteburu honetan, Oñatin. Umeena eta zine-kluba jaien ostean hasiko dira.

Ikasturte berrian ohiko egun eta orduetan emango dituzte filmak Oñatin, eta prezioa mantendu egingo da; ikuslearen eguna astelehena izango da. Ikusleek eskatuz gero eta beharra ikusiz gero, aparteko orduetan eta egunetan ere eskainiko dituzte filmak, orain arte egin duten moduan. Umeei zuzendutako eskaintzatan ere errefortzuak jartzeko aukera ez du baztertzen udalak, beti ere beharra ikusten denean. Errefortzu hori domeka eguerdietan jartzea aztertzen ari dira kultura ordezkariak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak